ADI !! ESKOLAKO TELEFONO
BERRIA!!
944287922
TIPI-TAPA...KORRIKA!
SANTA AGEDA
3. ZIKLOKOAK GORBEIARA DOAZ
3. ziklokoak, urtarrilaren 25ean Gorbeiako parke naturalera txangoa egingo dute.
Irteera honen helburua, inguru naturala ezagutzea eta honek ematen dizkigun aukera zabaletaz gozatzea da.
Autobusez joango dira eta egun osoko txangoa izango da.
Informazio gehiago:
HATOR, HATOR...
URTE BERRI ON
ARROPA BILKETA
GLOBAL HUMANITARIAko proiektuan, eskola guztiak parte hartu du. Begiratu, keinu txiki bat eginez, zenbat egin dezakegun. Guztion artean posible da!
ARIMEN GAUA
L.H.ko 3 eta 4. mailako ikasleak, Arimen Gaurako prestaketak egiten ari dira. Begiratu zelako lanak egin dituzten.
LA ARBOLEDA
Hilaren 29an, 3. zikloko ikasleok “une natural” batez gozatzeko aukera izango dugu La Arboledatik paseotxo bat emanez. Berdegune horrek, asmo handirik gabe, egun dibertigarri batez gozatzeko eta aire garbia arnasteko aukera emango digu.
2021-2022 Ikasturteko batzar orokorrak
MAILA/CURSO | EGUNA/DÍA | ORDUA/HORA | TOKIA/LUGAR
|
HH3 | IRAILAK 20 20 DE SEPTIEMBRE | 16:15 | LH3-4 Ikerketa gela
|
HH4 | IRAILAK 22 22 DE SEPTIEMBRE
| 16:15 | Ingeles gela
|
HH5 | IRAILAK 22 22 DE SEPTIEMBRE
| 16:15 | HH5 gela
|
LH 1-2 | IRAILAK 30 30 DE SEPTIEMBRE
| 16:15 | LH 1-2 gela
|
LH 3-4 | IRAILAK 27 27 DE SEPTIEMBRE
| 16:15 | LH 3-4 gela
|
LH 5-6 | IRAILAK 28 28 DE SEPTIEMBRE
| 16:15 | LH 5-6 gela
|
23. Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketa eta 33. Garriko Eguna
Iaz ospatu ezin izan zituzten 23. Bertsolaritzen bertso idatzien lehiaketa eta 33. Garriko Eguna ospatu dituzte aurten Ariatzan, 400 ikaslek baino gehiagok parte hartuz.
Pandemiaren ondorioz erabaki dute bertsoak ikasgeletan lantzea. Hiru mailatan banatu dituzte sariak. A mailan, Laia Oleaga (Seber Altube) nagusitu da, eta Ainize Zubia (Urretxindorra) izan da bigarrena; B mailan, Amaia Alzolak (Seber Altube) irabazi du eta Peru Enbeita (Seber Altube) geratu da txapeldunorde; D mailan, berriz, Janire Arrizabalaga (San Fidel) gailendu da, eta haren atzetik Garoa Oleaga (Gernika BHI).
Aipamenak A mailan:
- Manex Ortiz (Barrutia)
- Larraitz Oleaga (Eleizalde Ikastola)
- Euken Bilbao (Urretxindorra)
- Uxue Alvarez (Seber Altube)
- Etxahun Oleaga (Seber Altube)
- Ekhi Zelaia (Seber Altube)
- Ur Ugalde (Mundakako Eskola)
- Naroa Lejarazu (Allende Salazar)
Aipamenak B mailan:
- Uxue Jauregi (Seber Altube)
- Nile Torrealdai (Seber Altube)
- Yuko Alvarez (Gernika BHI)
- Garazi Zubia (Seber Altube)
Aipamenak D mailan:
- Ane Sarduy (San Fidel Ikastola)
- Xabi Gabikagojeaskoa (Gernika BHI)
- Maren del Olmo (Gernika BHI)
Irabazleek domekako sari banaketan (ekainak 6) kantatu zituzten euren bertsoak.
ESKOLAKO JAIA

"Ilezuri" eta "Koralaren distira"
Gaur, ekainak 1, Tribisarrospen egon gara, Ingurumen astea dela eta bi ipuin lantzen, Kris Etxabe eta Maite Marquezen laguntzaz. Ingurumenari buruzko bi ipuin hauen kontaketa euskaraz entzun dugu, Maite ilustratzaileak performance bat egiten duen bitartean, ipuinei buruzko marrazki erraldoi bat margoztuz. Ipuinak kontatu baino lehen, klima-aldaketak eta itsasoetan kutsadurak eta plastikoek sortarazten dituzten arazoei buruz hitz egin dugu, eta baita arazo horiek konpontzeko hartu daitezkeen neurriak ere.
BERTSO SAIOA ESKOLAN
- 2021-05-11 |
- LH 5.6.
Gaur bi bertsolari etorri zaizkigu eskolara solasaldi txiki bat egitera. Barre piloa egin dugu beraiekin, eta gai librea izan da guretzat onena, guztiontzako izan bait dute zer esan.
LH 5.6. URKIOLAN
- 2021-05-06 |
- LH 5.6.
Maiatzak 6an, LH 5.6. mailako ikasleak Urkiolako parke Naturalera joan ginen, bertako baso autoktono esanguratsuenak ezagutzera eta basoan egindako giza jarduerak, modu kritikoan, aintzat hartzera. Eguraldi ezin hobea izan genuen eta primeran ibili ginen!
BERTSO JASA
Bihar, maiatzak 11, LH3. 4. 5. eta 6. mailako ikasleek, liburutegiarekin batera, bertsolaritzarekin zer ikusia duen ekintza bat egingo dute.
Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna
ARATUSTEAK

SANTA AGEDA

SAHARAREN ALDE
Urtero bezala “Herri sahararren aldeko XVII. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena” izeneko kanpaina antolatu da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Aurton pandemia dela eta, ez da elikagairik bilduko lehen bezala supermerkatu-zentroetan eta dendetan. Hezkuntza zentroetara luzatuko da kanpaina.
Gure eskola ere kanpaina honekin bat dator eta parte hartzera animatzen zaituztegu produktu hauek ekarriz:
BATZEN DIREN PRODUKTUAK:
- Atuna oliotan
- Sardinak oliotan
- Arroza
- Pasta
- Egoskariak
- Azukrea
- Konpresak
BATZEKO EPEA: urtarrilaren 22ra arte
GABONETAKO EKITALDIA

Neolitiko aztarnak Katilotxun
Gaur goizean, abenduak 17, Katilotxura oinez ikasleekin joatea pentsatu dogu.
Historia lantzen hasi gara eta Neolitoko aztarnarik Katilotxuko tontorrean agerian ez egon arren, bertan dauden txartelak aztertu, eta hamaiketakoa jan ondoren, bueltatuko gara. Gure herriko historiaurreaz zerbait gehiago "in situ" ikasteko aukera izan ezik, martitzenean Tana arkeologoa gure gelara etorriko da arkeologo baten lana hurbiletik ezagutzeko eta aditu baten eskutik gure zonaldeko historiaren zati bat ezagutzeko aukera eskeiniz.
Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduak 3, EUSKARAREN EGUNA

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

LH 3. eta 4. mailako ikasleak BIRD CENTERERA
Barikuan, azaroaren 20an, LH3 eta LH4ko ikasleek irteera egingo dute Bird Centerera. Hegazti eta horien migrazioen ezagutzarekin disfrutatzeko aukera izango dute.
L.H. 1. eta 2. mailako ikasleak Urkiola parque naturalera
Barikuan, azaroaren 20an, LH1 eta LH2ko ikasleek irteera egingo dute Urkiolara. Ekimen honen bitartez, ikasleek mendiko paisaia eta Euskal mitologia ezagutzeko eta baloratzeko aukera izango dute.
Ana Apika ipuin kontalaria
Datorren ostiralean, azaroak 6, Udal Liburutegian, HHko ikasleek, Ana Apika ipuin kontalariarekin saio batzuk izango dituzte.
HH 5 urte: 45 minutu, 09:15
HH 4 urte: 45 minutu, 10:15
HH 3 urte: 30 minutu, 11:30
Julen Gaviria "Metro bateko letrak"
Datorren astezkenean, martxoak 4, Julen Gaviria idazlea, 3. eta 4. mailako ikasleekin egotera dator, “Metro bateko letrak” liburuari buruz hitz egitera.
ARATUSTEAK

LH 1. eta 2. mailako ikasleak, Bermeoko arrantzale museora
Barikuan, otsailaren 7an, LH1 eta LH2ko ikasleek irteera egingo dute Bermeoko Arrantzale Museora. Ekimen honen bitartez, ikasleek arrantza eta arrantzaleen mundua ezagutzeko aukera izango dute. Bestalde, irteera goizez burutuko da, ikasleak bazkalordurako eskolara etorriko direlarik.
AGATE DEUNA

ELIKADURA ESKOLA

MATRIKULAZIOA 2020-2021 IKASTURTEA

OLENTZERO badator!!

"ETXETIK KALERA"

BERTSOL HARITZA, ipuin kontaketa
Datorren martitzenean, abenduaren 3an, Euskara Egunean, 1., 2., 3. eta 4. mailakoak, bertsolaritzari lotutako kontaketa ikusiko dute.

Unda eta Oriben bisitaren ondorengo hausnarketak
Eguenean, azaroaren 21ean, Maider Unda, borrokalaria, Richard Oribe, igerilaria eta bere entrenatzailea eskolara etorri ziren eta hitzaldi hunkigarri eta oso aberatsa bizitzeko aukera ezin hobea eskaini ziguten. Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleek eta bertan egon ginen nagusiek bizitzaz gauza asko ikas genituen. Hemen behean doaz ikasle talde batek ateratako hausnarketak.

Udal liburutegia
Martitzenen goizean, azaroaren 26an, Mundakako eskolako 5. eta 6. mailakoak udal liburutegira joango dira bertako arduradunekin ekintza bat aurrera eramateko. “Smartphonak eta sare sozialak”.
AZAROAK 25

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ
LH 1. eta 2. mailako ikasleak EKOETXEA URDAIBAIRA
Martitzenean, azaroaren 26an, LH1 eta LH2ko ikasleek irteera egingo dute Laidatxu eta Ekoetxea Urdaibaira. Ekimen honen bitartez, ikasleek Urdaibaiko kostaldea ezagutzeko eta baloratzeko aukera izango dute.
5.eta 6. mailako ikasleak eliteko kirolariekin
Azaroaren 21ean, Urremendi eta BAT Basque Teamegaz egingo den berbaldiarekin loturik, Maider Unda eta Richard Oribe kirolariak ikastetxera etorriko dira, euren bizipenak Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleekin partekatzeko.
UDAZKENA, HH 4-5 URTE

ESKOLAKO JAIA
Arrate Egaña idazlea 3. eta 4. mailako ikasleekin
Asteartean, maiatzaren 28an, Arrate Egaña idazlea etorri zen 3. eta 4.mailako ikasleekin egoten.
Arratsalde osoan egon zen haiekin, bere liburuez hitz egiten. Aldi berean, berarekin, Mª Mar Aguirre ilustratzailea ere egon zen. Gaur egun, bere liburuak ilustratzen ditu.
Ikasleak gogoz egon ziren, eta oso ondo pasatu zuten.
Maiatzaren 17a, "LGTBI fobiaren kontrako nazioarteko eguna"
ESKOLA TXIKIAK
XV. BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA
1. eta 2. mailako ikasleak Basondon
Maiatzak 3, barikua, 1. eta 2. mailako ikasleok, Basondora joan ginen!
Bertan, 2 orduko ibilbidetxo bat egin genuen eta bertoko animaliak ezagutu genituen.
Basondo mehatxatutako basafaunaren babeslekua da eta bertan gure inguruko basanimali nagusiak aurkitu genituen: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere.
Halaber, gure lurraldean desagertuta dauden beste espezie batzuk aurkitu eta hurbiletik ikusteko aukera izan genuen, besteak beste, katamotza, otsoa edota bisonteak.
3. eta 4. mailako ikasleak SUKARRIETARA
LH 3. eta 4. mailako ikasleak Sukarrietara doaz, maiatzak 6tik 9ra. Lau egunetako egonaldia egingo dute bertan. URA proiektua landuko dute eta tailer desberdinak ere egingo dituzte.
"EGIN KLIK KORRIKARI"
HH 5 URTE
HITZAKO kazetariak 3. eta 4. mailako ikasleekin
Gaur, apirilak 4, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kazetariak ikastetxeko 3. eta 4. mailako ikasleekin egon dira. “Elkarrizketa” testu tipologia landu eta kazetaritzari buruzko gorabeherak komentatu dituzte.
Honi buruzko albistea hurrengo loturan ikus dezakezue: http://busturialdea.hitza.eus/
Paperezko edizioari dagokionez, apirilaren 10ean egunkarian argitaratuko da, azken orduko arazorik izan ezean.
LH 5. eta 6. mailako ikasleak ARROLARA
Datorren barikuan, apirilak12, 5. eta 6. mailako ikasleok, Gure Historia aztertzeko aukera izango dugu, Arrolako Oppidum-ean eta Arrolagune Interpretazio zentroan.
KORRIKA TXIKI
Apirilaren 5ean, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren kazetariak, 3. eta 4. mailako ikasleekin egongo dira. Testu tipologia desberdinak nola landu eta kazetaritzari buruzko gorabeherak komentatuko dira.
ARATUSTEAK
Quintana arkeologoarekin tailertxoa
Datorren martitzenean, hilak 26an, Historiaurrea eta Historia gaiari amaiera emateko, Quintana arkeologo ospetsuarekin, gelan tailertxo bat egiteko aukera izango dugu 5. eta 6. mailakoek.
Hitzen nekazaritza
Otsailaren 21ean, Miguel Miñana izango dugu eskolan. Lehen Hezkuntzan, bi saio izango ditugu berarekin. Nekazaritza ekologikoa, laranjaondoen kudeaketa, izango da jorratuko dugun gaia.
LH 1., 2., 3., eta 4. MAILAKO IKASLEEK LIBURUTEGIKO EKINTZA
Otsailaren 14an, osteguna, LH1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek ekintza bat izango dute udal liburutegian.
Oraingo honetan, Apika taldearen eskutik izango da eta antzezlana, “Liburutegi Automatikoa”, helburua, liburutegia hobeto ezagutzea izanik.
Taldearen informazioa: www.apikabilbao.com
AGATE DEUNA
- Otsailak 4 |
- MUNDAKA HLHI ikastetxeko ikasleak
AGATE DEUNA
2019-2020 ikasturterako aurrematrikula epea urtarrilaren 28an irekiko da
IGERILEKUKO AZKEN EGUNA!
HH 4 eta 5 urtekoen igeritokia
Aurten, HH 4 eta 5 urteko ikasleak, Gernikako igeritokira joango dira, urtarrilaren 15etik 22ra.
Din dan don, din dan don!! Eguberrion!!
EUSKARAREN EGUNA
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
EUSKARALDIA
LH 1. eta 2. mailako ikasleak GUGGENHEIM museora
Azaroak 29an, osteguna, LH1.2. mailakoak, GUGGENHEIM museora doaz.
Arte Hezkuntzaz sentsibilizatzeko lehen urratsak jasoz, hezkuntza mailara egokitutako ibilbideak egingo dituzte museoan zehar. Erakusketa zehatzen edo gainearen araberako ibilbideak, tailer bat barne, egingo dituzte.
Egun osoko irteera izango da (08:45 – 16:00)
UDAZKENA HH 5 urte
Zornotzako ENEEKera irteera
Datorren azaroak 6 (A taldea) eta 9an (B taldea), 3.zikloko ikasleak Zornotzako ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) ezagutzera joango dira.
Bertan praktika aktibo baten bitartez, ikasleak gure inguruko lurzoru emankorrera gerturatuko dira. Honen iraupena eskola-jardunaldi bat izango da eta Amorebieta Etxanon egingo da.
Amorebieta-Etxanon kokatuta dagoen Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren egoitza ezagutu ondoren, Ibarra izeneko, hurbileko auzoan dagoen, baserri ekologiko batean lur laginak jaso eta nekazaritza-ekosistema horren osasun diagnostiko erreala egingo dute.
EUSKARALDIA
HH 3-4-5 urte EKOETXEA URDAIBAIN
Datorren asteazkenean, urriaren 31an, HH3, 4 eta 5 urteko ikasleak EKOETXEA URDAIBAIra joango dira autobusez.
Bertan bazkalduko dute, arratsaldez bueltatuz eta ikasleen irteera, beti bezala, arratsaldeko lauretan izanik.
Ehsan Ullah Khan, Pakistaneko ume esklabuen kontrako aktibista
Hile honetan eta datorren hilean, 90 minutuko 4 saio guztira, Kulturartekotasuna lantzen ari gara Gernikako Mankomunitateko Inmigrazio taldearen laguntzaz, munduko beste kulturen informazio pixkat izateko eta baloratzen ikasteko.
Eguazten honetan, urriaren 24an, Ehsan Ullah Khan, Pakistaneko ume esklabuen kontrako aktibista gure eskolara etorri da, Europatik zehar hitzaldiak ematen dabilela, bere herriko umeen egoera aldarrikatzeko. Aukera ezin zuzenagoa munduko beste herrialdetako ume batzuen egoera ezagutzeko eta horretaz hausnartzeko.
3. eta 4. mailako ikasleen irteera ARTIGAS-ARRAIZ zentrora
- 3. eta 4. mailako tutoreak
Datorren asteazkenean, urriak 17, ARTIGAS-ARRAIZ, Bizkaiko Hondakinen kudeaketa interpretazio zentrora joango gara.
ARTIGAS-ARRAIZ zentroan, formakuntza programa desberdinak garatzen dira. Ikasleek hiri-hondakinen ibilbidea ezagutu (Hondakinen jatorria, kudeaketa, tratamendua, bererabilera, desagertzea eta hauen gestioa zelan egiten den ulertuko dute. Horrela kontzientziatuz eta gehiegizko kontsumoak dakartzan ondorioez hausnartuz.
HH 4 eta 5 urteko ikasleak Gernikako ferian
Urriko lehen astelehenean, urriaren 8an, HH 4 eta 5 urteko ikasleak, Gernikako abereen ferian.
ESKOLAKO JAIA
Lehen Hezkutza 3. eta 4. mailako ikasleak Mendikosolo parkera
Datorren astelehenean, ekainak 4, Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleak, Arrigorriagako Mendikosolo parkera joango dira.
Bertan “Mendikosolo Ingurugiro Gelan”, ingurumen tailerra egingo dute.
Eneritz Artetxe "Uretako ipuinak"
Datorren asteazkenean, maiatzak 30, Lehen Hezkuntzako ikasleak liburutegira joango dira, Eneritz Artetxekin “Uretako ipuinak” jarduera lantzera.
LH 1.2.--- 11:30-12:30
LH 3.4.--- 15:00-16:00
LH 5.6.--- 10:00-11:00
DEIBIZ AMEZTU ipuinkontalaria, "Hankaz gora! Berdintasun istorioak"
Deibizen hamaiketakoaren une goxoa da. Lantegitik atera eta infusio bat hartzen du egunero egunkaria irakurtzen duen bitartean. Hala ere, egunkarietako istorioak ez direla batere politak eta beste batzuk kontatu behar direla konturatzen da.
Buru belarri jarriko da kontatzen ez diren istorioak asmatzeko asmoz; berdintasun istorioak, elkartasun istorioak, dibertsitate istorioak, … Mundua aldatzeko istorioak!!
“Ni Deibiz Ameztu naiz, Ameztu produkzioak antzerki taldekoa. 15 urte daramatzat antzerki lanetan eta orain bihotzak holako ipuin-kontaketa bat egitea eskatzen zidan, mundua ‘hankaz gora’ jartzeko”.
MARTXOAREN 20AN HERRIKO LIBURUTEGIAN
10:00-11:00 LH 1-2
11:30-12:30 LH 3-4
14:45-15:45 LH 5-6
ARATUSTEAK!!!
1. eta 2. mailako ikasleak "Arrantzaleen museoan" Bermeon
- Azaroak 10 |
- 1. eta 2. mailako tutoreak
Azaroaren 10ean, Lehen zikloko ikasleak, tutoreak eta laguntzaile bat Bermeora joan ginen “Arrantzaleen museoa” ikustera (Ertzila dorrea). Gauza asko ikusi eta ikasi genituen, arrantza eta arrantzaleekin lotuta. Primeran pasatu genuen.
Lehen Hezkuntzako ikasleak "Picasso, el viaje del Guernica" erakusketan
Urriaren 23an, Lehen Hezkuntzako ikasleak Gernikara joango gara trenez "Picasso, Guernicaren bidaia" erakusketa ikustera. "La Caixa" Gizarte Ekintzak antolatu du erakusketa, Gernika-Lumoko Udalaren eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalaren lankidetzarekin.
HH 4 eta 5 urteko ikasleak Gernikako ganadu azokara
- 2017ko urriaren 2an |
- HH 4 eta 5 urteko ikasleen tutoreak
Datorren astelehenean, urriaren 2an, H.H. 4 urte eta H.H.5 urteko ikasleak Gernikako Urriko Lehenengo Asteleheneko azokara joango gara. Goizean 9.00etan eskolan batuko ditugu eta joan etorria trenez egingo dugu. Goizeko irtenaldia izango da. Jantokiko umeak jantokian bazkalduko dute beti bezala eta etxera doazen umeak, betiko orduan jasoko dituzue eskolako atean.