Jantokiko funtzionamendua
IRAKASLE ARDURADUNA
Beatriz Idoeta
Helburuak
-Denetarik pixka bat jatea.
-Tresnak ondo erabiltzea.
-Garbitasun ohiturak lantzea.
-Elkar errespetatzea eta laguntzea..
Ordutegia
Haur Hezkuntza: 12:30-14:30
Lehen Hezkuntza: 12:30-14:30
Goizeko jardunaldietan ordu biko iraupena (13:00-15:00).
Ikasleek ordutegi honetan ikastetxetik egiten dituzten irteerak idatziz abisatu behar dira.
Kontuz honekin
Umeren batek elikagai edo ongailu bati alergia badio, zaintzaile eta arduradunei abisatu behar die.
Arauak
Jantokian umearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunek gurasoei helaraziko diete. Portaera desegokia errepikatzen bada, jantokiko arduradunek beharrezkotzat jotzen dituzten erabakiak hartuko dituzte. Jantokiko zerbitzua borondatezkoa denez gero, mahaikide guztiok arauak betetzera behartuta gaude.